XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ez naiz ongi oroitzen zein tokitan artu nuan karta, bañan, Pamplona-n edo Vitoria-n nintzala, bateonbatek eskribitu zidan, Joxe eta Antonio nere anayak Frantzia-ra joanak izan bear zutela.
Donostia utzi zutenean, Motriku-raño iritxi ziran, eta emen ala esan omen zioten alkarri: - Guk ez degu gerrarik bear!
Eta bapore batean sartu eta Frantzia-ra joan omen ziran, eta anai Saturninoren etxean egon ziran denbora puxka batean morroi bezela, gero berriz andik Españi-ra etortzeko gerra bukatu zanean.
Bañan, kartan esaten zidatenez, Kaximiro euzkotarrekin Bizkai aldera joana zan.
Arrezkeroztik, beti kezka orrekin ibili nintzan nere gerra-denbora guztian: ia nere anai ori nunbait arkitzen ote nuan ilda, erituta edo prisionero eginda.
Vitori-n egun batzuk pasa ta ondorenean, gure batalloi onek izan zituan